Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hutsik zeuden hiru herritako bake epaile karguak izendatu zituen 2026ko otsailaren 23an egindako bileran. Herri horietako bat Urdiain da. Udalak osoko bilkuran Luziano Agirre Goikoetxea bake epaile izendatzea erabaki zuen eta auzitegiak erabakia berretsi zuen.