2026/03/14 - 2026/03/15 22:00

Korrika Kulturala

Korrika kulturala Urdiainen

Korrika kulturala Urdiainen
Plaza, Urdiain

Martxoaren 14an eta 15ean, larunbata eta igandea, Korrika helduko dela ospatuko dute Urdiainen; larunbatean afaria eginen dute, 22:00etatik aurrera, Aitziber elkartean; txartelak Kaluxa tabernan eros daitezke, martxoaren 10era arte. Bestetik, igandean, Korrika txikia eginen dute urdindarrek, baina aurretik, 13:00etan, Andoni magoaren emanaldia izanen da, adin guztietarako, plazan. 16:30ean aurpegi margotzea eta lekuko emalearen zozketa eginen dute, eskolako patioan, eta 17:00etan Korrika txikia abiatuko da herritik zehar, eta plazan amaituko da. Ibilbidean zehar eta amaieran txokolate beroa izanen da.