Urdiaingo Udalak Teileriko zabala sasiz garbitu du atzera ere. Hirugarren aldia da lan hori egiten duena. Lan hori, batetik, aziendarako bazkatokia izateko egin du. Bestetik, handik jende asko pasatzen delako. Hirugarren aldia da lan hori egiten duena. Joan zen urtean bitan egin zuen, udaberrian. Sasi garbiketarekin batera, berez sortzen ari diren haritzak babesteko itxiturak egin zituen.