Etxe bateko sutea itzali zuten

Guaixe 2026ko martxoaren 25a

Suhiltzaileak eta foruzainak ezbeharraren lekura joan ziren. FORUZAINGOA

Ez zen zauriturik izan.

Urdiaingo etxe batean sutea piztu zen atzo goizaldean. Felipe eta Bentalde kaleen bidegurutzea dagoen eraikinean izan zen sutea. Garrek kalte materialak sortu zituzten eraikinean, baina ez zen pertsona bat bera ere zauritu. Altsasuko parkeko suhiltzaileak izan ziren sutea itzali zutenak. Foruzaingoaren patruila ere bertaratu zuen.