Urdiaingo Udalak herriko balorazio txostenaren proiektua onartu du. Dokumentua garagarrilaren 1era arte egonen da jendaurrean. Epe horretan interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoan edo urdiain.eus webgunean, kontsultak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.