Begirale premia Urdiainen

Guaixe 2026ko maiatzaren 19a

Gaztetxoak kalean. ARTXIBOA

Udan Euskaraz programarako da. 

Urdiaingo Udalak udan haurrendako aisialdi programa eskainiko du, Udan Euskaraz. Haurrekin lan eginen dute begiraleak behar ditu udalak. Deialdian interesa dutenek beraien eskabideak maiatzaren 29ra arte aurkez dezakete. Urdiaingo Udalak jakinarazi duenez, interesa duten pertsonek euskara titulua eta baloraziorako egoki jotzen diren bestelako titulazio, ikastaro edo merituen berri eman beharko dute.