Urdiaingo Udalak autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa jarri nahi frontoian. Lanek 48.439,88 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Lana egiten interesa duen enpresak bere eskaintzak garagarrilaren 9ko 15:00ak arte aurkez ditzake. Kontratua eskuratzen duen enpresak bere egitekoa 30 egunetan despeditu beharko du.
Frontoiko teilatuan jarriko den instalazio fotovoltaikoak 600 W-ko 132 eguzki panel izanen ditu eta 40.000 W-ko bi inbertsore. Azken horiek frontoiko gela batean egonen dira. Plakak hego mendebaldera begira egonen dira eta 20 graduko inklinazioa izanen dute. .
Gaur egun Urdiaingo Udalak 94.000 kWh argindar kontsumitzen ditu urtean. Frontoian sortutako argindarra eskolan, udaletxean, hilerrian, frontoian, bentan eta argiteria publikoan kontsumituko da. Horretaz aparte, Urdiaingo Udalaren asmoa da parte hartze prozesua abiaraztea eta urdindarrek ere aukera izatea autokontsumo instalaziotik haien etxebizitzak argindarrez hornitzea.