Festetako jubilatu elkarteko bazkaria prestatzen

Guaixe 2026ko ekainaren 18a

Jubilatu elkartearen egoitza. ARTXIBOA

Izen ematea zabalik dago. 

Urdiaingo Ostatu Txiki jubilatuen elkarteak herriko festetan bazkaria eginen du, hain zuzen garilaren 6an, astelehenarekin. Bazkari horretara joan nahi dutenek izena emateko bi egun dituzte: gaur eta bihar, garagarrilak 18 eta 19. Izen ematea elkartearen egoitzan bertan egin beharko da 11:30etik 12:30era. Bazkariaren prezioa 35 eurokoa da.