Zebrabide goratua eskolaren parean

Guaixe 2026ko uztailaren 2a

Eskola parean egindako zebrabide goratua.

Oinezkoen segurtasuna handitu nahi du horrela udalak. 

Urdiaingo eskolaren parean aurretik bazegoen zebrabide bat. Ohikoa zen, espaloi bat bestearekin lotzen zuen kalearen bidez. Baina duela bi astez geroztik, Elizpea kalean gora edo behera doazen ibilgailuak abiadura moteldu beharrean daude, eskola parean, ikastetxearen luzera eta kale guztiaren zabalera hartzen duen zebrabide goratua baitago. Asfaltozkoa da eta gainean galtzadarrien moduko zoladura du, Barrenkalde kalean dagoen bezala. 

Urdiaingo Udalak eskolaren parean egindako zebrabide goratu horrekin, motordun ibilgailuek eskola parean abiadura murriztea nahi du. Horrekin, ikasleen eta haien senideen segurtasuna handitu nahi du. Lanak 10.500 euroko aurrekontua izan du. 

Bestetik, Urdiaingo Udalak ibaira erorita zegoen txipu baten enborra atera du. Horretarako, enborra hainbat zatitan moztu behar izan dute. Uholdeak saihestu eta zubiaren segurtasuna bermatzeko lana izan da.