Sakanako Autobian (A-10), Urdiaingo dermioan, Iturmendirako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera zen atzo 14:40 aldera. Ezbeharraren ondorioz 41 urteko gizonezko bat arin zauritu zen. Istripuaren tokira Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat, Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta foruzainak joan ziren. Osasun-langileek lehen balorazioa istripuaren tokian bertan egin ondoren, zauritutakoa Altsasuko osasun etxera eraman zuten, zauriak artatzeko. Hasierako pronostikoa arina zen.
Larrialdi zerbitzuak lanean zeuden bitartean, foruzainak trafikoa bideratzeaz arduratu ziren. Istripuaren nondik norakoen ikerketa Foruzaingoaren esku gelditu zen