Abuztuaren 31n Euskadi Irratiak irrati denboraldi berriko aurkezpena egin zuen. Nobedadeen artean, Iñaki Berastegi kazetari urdiaindarrak aurkeztuko duten Futboltegia izeneko saioa aurkeztu zuten, futbolari eskainitako analisi saio espezializatua, Iñaki Berastegi bertan dela.
Saio berri honekin, Euskadi Irratiak bere kirol eskaintza indartu du, ohikoak diren zuzeneko kirol emankizunen eta "Hiru Erregeen Mahaia" bezalako saioen osagarri gisa. Saioa irailean hasiko da eta ostiraletan izango da, zuzenean, 21:00etik 22:00etara, Euskadi irratian. Urdiaingo kazetariak azaldu duenez, “ilusio handia egiten didan aukera da”.