Urdiaingo Aitziber elkarteak bazkide eguna ospatu zuen estreinakoz azaroaren 11n. Elkartearenak diren igerilekuak udarako prestatzeko auzolanetan zuzendaritzak gosaria eskaintzen hasi zen. Hainbat adineko urdindarren artean giro nahiko polita sortzen zela ikusi zuten. Zuzendaritzan edo auzolanetan lanean egoteko dinamikarekin hausteko proposatu zuten bazkide eguna egitea. Hildako bazkideen omenezko mezaren ondoren bazkaria izan zen. Errepikatzeko asmoa zuten.
