Martxan jarritako proiektu batengatik.
1. Zergatik Urdiain?
2022ko martxoaren 31n hartu nuen. Hamabost urte Danimarkan egon nintzen, unibertsitatean ikasi nuen, eta masterra Belfasten egin nuen. Euskal Herrira bueltatu nintzen eta EHUn ikerkuntzan aritu nintzen. COVID garaian pentsatu nuen leku lasaia batean egotea gustatuko litzaidakeela. Oso mendizalea naiz eta horretarako Sakana egokia da. Aurreko titularrarekin kontaktuan jarri nintzen, pentsatu nuen, eta ausartu nintzen.
2. Zer da farmazia komunitarioa?
Kaleko farmaziari izena ematen saiatzen ari gara. Komunitarioa da herriko biztanleriari zuzenduta dagoelako. Betiko farmazia. Atentzio farmazeutikoan oinarritzen gara. Herritarrek zer behar duten detektatu eta hori artatu. Zerbitzu profesionalak dira, perspektiba klinikoarekin.
3. Horren inguruko proiektu garatu duzu.
Zerbitzu horren barruan proiektu bat diseinatu nuen: Farmazia komunitarioaren esku hartze bidezko benzodiazepinen erabilera egokitze eta depreskripzioa. EHUn Berrikuntzan eta ikerkuntzan posgradua egin nuen, Bikaintasun aipamena jaso nuen, eta lo eta antsietate pilulak urteetan hartzen ari direnak kentzen laguntzean datza. Duela hamaika urte Danimarkatik itzuli nintzenean inpaktu ninduen hemen zegoen benzodazepinen kontsumoa. Horretan oinarritu nuen ikerketa, proiektua aurrera eraman nuen eta esperientzia onak izaten ari dira.
4. Errazena pilulak ematea da?
Botika hauek errezeta behar dute, eta ez da inori errurik ematea, baina osasun profesionalek lasaiegi aritu gara urte askotan hauek ematen. Gero konturatu gara zer nolako ondorio dituen luzaroan erabiltzen badira. Izatez lau eta hamabi astetan erabiltzeko dira, eta badira pazienteak hogei urtetan erabili dituztenak, eta gaur egun ez dute beharrik. Kentzea oso zaila da.
5. Zein da prozesua?
Pertsona batek lehenengo aldiz pilula hauetako errezetarekin etortzen denean, albo ondorioak zeintzuk diren informatzen diot eta iraupen denbora oso garrantzitsua dela jakinarazten diot. Dependentzia arriskua dute eta efektua denborarekin murrizten da eta bakarrik albo ondorioak geratzen dira. Monoa gelditzen da. Egiten dudan beste interbentzioa da kronikoa denean informatu eta kentzen joateko aukera eta laguntza eman. Ados badago bi astero etortzen da eta dosia jaisten joaten gara. Batzuk azkar egiten dute beste batzuk motelago.
6. Jarraipena egiten duzu?
Erroketako bat zen. Nazioarteko ikerketa asko daude, baina ez zuten jarraipena egiten. Ni saiatzen ari naiz utzi eta urte bateko jarraipena egiten. Ondorioak oso garrantzitsuak dira.
7. Farmazia komunitario arloko saria irabazi zenuen.
Ez nuen espero. Bi alditan bidali ziguten farmazia elkargotik mezua. Lehenengoa sariaren berri ematen eta animatzen, baina data pastu zitzaidan eta bigarrenean lana egina nuenez testua pixka bat txukundu eta bidali nuen. Hilabete batean erantzun behar zuten baina ez zuten egin, eta bi hilabetetara deitu zidaten. Polita izan zen. Landa eremuko farmazietan gauza asko egin dateziekeela aldarrikatu nahi nuen, eta instituzioek kontuan izan dezatela. Hunkitu nintzen, eta jendea hunkitu zen.
8. Eskaera oso zehatza egin zenuen.
Denetarik dago, baina asko bokazionalak gara. Ahal dugun guztia egiten saiatzen gara. Landa farmazian laguntza behar dugu gauza hauek guztiak egiteko. Lan asko egin behar dugu eta ez dugu aukera jende gehiago kontratatzeko. Gobernuari laguntza eskatu nion. Ez da medikuei edo erizainei lana kentzea, bizik eta diziplinarteko laguntzari buruz ari gara. Profesional guztien artean lan egitea. Gure aldetik dena jartzen dugu, eta askotan ez da ikusten.
9. Botikak eman baino gehiago egiten duzue, ezta?
Irudi hori aldatu nahi dut. Horregatik hasi nintzen sare sozialetan. Gauza asko egiten ditut, baina ez dira ezagutzen. Nik pertsonalki nire buruan ere bisualizatzeko egiten dudan guztia. Ez da inolaz ere botika bat eskatu eta nik eman; aktiboki entzun behar duzu, pazienteak benetan behar duena detektatu eta batzuetan eskatzen duena ez da behar duena. Oso garrantzitsua da informatzea pazienteak nola egin behar duen aurrera.
10. Farmazian botika duzu?
Farmaziek eskaini ditzaketen zerbitzuen artean formulazio magistrala daukat. Nafarroa ez gaude asko, eta herrialde osoko farmazia askotara bilatzen dugu. Kapsulak, kremak eta, esaterako, pediatriarako lan asko egiten dut, jarabeak eta abar.
11. Zergati ikasi zenuen farmazia?
Argi neukan zientzia gustatzen zitzaidala. Ez nekien kimika, medikuntza edo farmazia egin, eta medikuntzan hasi nintzen. Baina azkenean farmazia egin nuen farmakologia mundu hori gustatzen zitzaidalako.