Baso aprobetxamendua Urdiainen

Guaixe

Urdiaingo ikuspegia. ARTXIBOA

Bi lote jarri ditu salgai udalak. 

Urdiaingo Udalak, enkante bidez, baso aprobetxamendua saldu nahi du. Bi lote dira salgai jarri direnak. Aurreneko lotea Azpila, Azpilako lepoa, Beorkorrale, Urriztiko haizpia eta Oriotai parajeetan dago eta pagoak dira. Guztira 1.822 metro kubiko egur egiten dute eta 29.168,12 euroko balioa du. Bigarren lotea, berriz, Galartzapunta, Galartzagibel eta Gaztiputza dermiotan dago eta larizio pinuz, alertzez, pagoz eta amerikar haritzaz osatuta dago. Guztira 2.745,60 metro kubiko egur egiten dute eta 55.880,11 euroko balioa du. 

Eskaintza egin nahi duenak lastailaren 31ra arteko epea du horretarako. Lotea eskuratzen duenak hemezortzi hilabete izanen ditu zuhaitzak moztu eta ateratzeko.