Urdiaingo balorazio txostena onartuta dago

Guaixe

Urdiaingo ikuspegia. ARTXIBOA

Udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balioa eman dio txosten horrek.

Nafarroako Gobernuaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta Urdiaingo Udalak herriko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratu zuten. Bi erakundeen artean edukia zehaztu ondoren foru administrazioak oniritzia eman dio txostenari. Beraz, onartu berri den agiriak Urdiaingo ondasun higiezin bakoitzari balio bat eman dio.