egitaraua

Kuadrillen eguna ospatuko dute Urdiainen

Guaixe

Urdiaingo Benta gaztetxea. ARTXIBOA

Azaroaren 7an, larunbata, Urdiaingo Gazte Asanbladak antolatutako eguna ospatuko dute; ostiralean pilota partiduak izanen dira ere. 

Bazkaria, kalejira, pilota partiduak, DJak... Urdiaingo Gazte Asanbladak Kuadrillen eguna antolatu du azaroaren 7an, larunbata; 12:00etan hasiera emanen diote egun osoko ospakizunari. Ostiralean pilota partiduak antolatu dituzte, eta finala larunbatean jokatuko da. 

Urdiaingo Kudrillen eguna 

Ostirala 6 

18:00 Pilota partiduak, frontoian.

Larunbata 7

12:00 Etxajua, auzatea eta karropoteoa.

15:00 Bazkaria. Ondoren, bingo musikatua.

18:00 Punto mozkorra.

18:30 Pilota partiduen final girotua.

21:00 Bokatak, gaztetxean.

23:00 DJak, gaztetxean.