Eliza, prest

Guaixe 2018ko api. 15a, 12:09

Joan den urtean teilatuan egindako lanen ondoren, negu akaberan barruko lanen txanda izan zen. Eta horiek egin ondoren, konponketa txikien eta garbiketaren txanda iritsi zen. Pasa den larunbatean zortzi bat urritzolar elkartu ziren lanek elizan utzitako arrastoak garbitu eta dena txukun uzteko. Eliza konpontzeko lanek 11.136,46 euroko aurrekontua izan dute, eta oraindik ere 2.836,46 euro lortzeko dituzte.