Urritzolarrek festei eskainiko diote asteburua. Bi estalpe mugikor erosi zituzten eta haietan hartuko dute aterpe bazkari-afarietan. Bazkaltzera 100 bat pertsona elkartuko dira.
Egitaraua
Garagartzaroak 29, ostirala
17:00etan Karpa jartzea.
20:00etan Argazki erakusketa.
21:30ean Urdai-, solomo- eta txistorra-afaria.
Garagartzaroak 30, larunbata
11:00etan Dianak gaiteroekin.
12:00etan Etxajua eta otamena, Galtxagor txarangak girotua.
13:00etan Herri-jokoak.
15:00etan Euskal-parrillak zerbitzatutako bazkaria, Galtxagor txarangak girotua.
17:00etan Mus eta partxis txapelketa azkarrak. 10 euro bikoteko.
18:30ean Haurrendako jolasak, lurrean eta uretan.
20:00etan Dantzaldia.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30ean Autogestionatutako afaria eta bingoa.
00:00etan Koloretako su artifizialak.
Ondoren, disko musika.
Garilak 1, igandea
10:00etan Karpa jasotzea.
12:00etan Otamena.
14:00etan Herritarrendako bazkaria.
17:30ean Hau pena nik!