Udal eta foru hauteskundeak 2019

Kontzejuan aldaketa

Guaixe 2019ko uztailaren 13a

Urritzolako ikuspegia.

Erroldatutako 20 urritzolarretatik 14k eman zuten botoa maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Haietatik dozena bat boto jaso zituen Fermin Mariñelarena Iraizozek; beste biak txuriak izan ziren. Mariñelarenak Milagros Baile Torreari hartu dio lekukoa kontzejuko presidente gisa.