Ibai Gonzalezen Oriok ezin izan zuen Kontxako Bandera lortu

Guaixe 2019ko ira. 9a, 11:55

Orioko emakumeen eta gizonezkoen traineruei harrera egin zieten oriotarrek Donostiako Bandera jokatzeko bezperetan.

Oriok eta Hondarribik borroka oso estua izan zuten eta, azkenean, Hondarribik lortu zuen gailentzea, ederki kostata. Emakumezkoetan Orioko neskek lortu zuten bandera, lehenengoz

Egun bikaina eta borobila izan zen atzoko Donostiakoa. Estropadak zeuden jokoan, Kontxako Banderako bigarren jardunaldia. Ibai Gonzalez Urritzolarraren Orio taldeari 5 segundo ateratzen zizkion Hondarribiak, eta zer gertatuko zen zen zalantza. Orio ongi hasi zen, 4 segundoko tartea ere atera zion Hondarribiari, baina azkenean Hondarribiak irabazi zuen estropada Oriori segundo bat ateraz, eta Kontxako Bandera Ama Guadalupekoak altxatu zuten. 

Oriok emakumezkoekin atera zuen arantza, merezitasun osoz Orioko emakumeek lortu baitzuten Kontxako Bandera, lehenengoz.