Urritzola festetan!

Guaixe 2024ko uztailaren 1a

Egun beteko ospakizuna izan zuten urritzolarrek.

Herriko festetan bazkaltzera 95 pertsona elkartu ziren. Giro ederrean pasa zuten eguna, nahiz eta eguraldiak guztiz ez lagundu. Festak baliatu zituzten kale berria, Pikueta, mustutzeko.