Azken urtetan herritar guztiek parte hartzen zuten txango bat eta bazkari bat antolatuz ospatu izan zuten urritzolarrek Santa Luzia. Baina garai bateko ohitura berreskuratu eta elkartean elkartu ziren. Abenduaren 15ean, igandean, hamaiketako ederra egin zuten. Horren ondoren Errotzerako bidea hartu zuten, batzuk oinez, autoan besteak. Errozko ostatuko mahaiaren bueltan hemezortzi urritzolar eseri ziren. Majo bazkaldu ondoren hitz eta putz ibili ziren. Herrira buelta joaterakoan bezala egin zuten, batzuk oinez, autoz besteak.
Garai batean Urritzolan bazen Santa Luziari eskainitako ermita bat. Baina egoera txarrean zegoenez, Igual de Soria apezpiku bisitatzaileak eraistea agindu zuen 1797ko irailean.