Festa asteburua Urritzolan

Guaixe 2025eko ekainaren 30a

Urritzolarrak majo bazkaldu zuten igandean. Berotik ihesi, etxe baten barrura sartu ziren. UTZITAKOA

Hiru jai egun izan dituzte.

Majo pasa dute urritzolarrek eta festetara hurbildu direnak. Festen hasiera iragartzen zuen etxajua lehertu zenez geroztik hainbat jarduerekin gozatzeko aukera izan zen Urritzolan.

Herritarrak mahaiaren bueltan elkartu ziren, dantza egin zuten eta su festez gozatzeko aukera izan zuten.