Kontzejuak baso aprobetxamendua saldu nahi du

Guaixe 2025eko irailaren 23a

Urritzolako ikuspegia Irurtzundik. ARTXIBOA

Pinuz osatutako lote bakarra da.

Urritzolako Kontzejuak El Pirenal parajean dagoen baso aprobetxamendua saltzeko deialdia egin du. Larizio pinuz eta pinu gorriz osatutako epaitza da salgai jarri duena, 1.145 m3 zur eta 818,2 m3 egur egiten dituena. Epaitzaren truke 49.075,78 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu kontzejuak. Eskaintza aurkeztu nahi duen enpresak hilaren 28ra arteko epea du.