Kontzejuak baso aprobetxamendua saldu du

Guaixe 2025eko urriaren 9a

Urritzolako ikuspegia Izurdiagako saihesbidetik. ARTXIBOA

Pinuz osatutako epaitza da.

Urritzolako Kontzejuak El Pirenal parajean dagoen baso aprobetxamendua saldu du. Harengatik 49.075,78 euro (BEZik gabe) eskatzen zituen kontzejuak eta Maderas Jose Saiz SM enpresak 62.024,43 euro ordaindu ditu harengatik, hasierako prezioa baino 12.948,65 euro gehiago. Epaitza larizio pinuz eta pinu gorriz osatuta dago eta 1.145 m3 zur eta 818,2 m3 egur egiten ditu.