Kontzejuak larreen aprobetxamendua enkantean jarri du

Guaixe 2026ko otsailaren 18a

Urritzolako ikuspegia Irurtzundik. ARTXIBOA

Zortzi urterako eman da aprobetxamendua. 

Urritzolako Kontzejuak herri larreen aprobetxamenduaren enkantea deitu du. Herri lur horien zatirik handiena hariztiek eta zuhaitzek osatzen dute, Europar Nekazaritza Bateratuko 20,1 hektarea dagozkio. Urritzolako herri larreen kudeaketa ordenantzak jasotzen duenez, maiatza eta lastaila bitartean 30-35 behi azienda buru egon daitezke maiatzetik lastailera, eta 10 zaldi azienda buru lastailetik otsailera. Martxoa eta apirilean herri lurrei atsedena eman beharko litzaioke. Txerri aziendarako 13 hektarea lirateke. 

Kontzejuak aprobetxamendua zortzi urterako eman nahi du. Urritzolako kontzejuak aprobetxamendu horrengatik gutxienez 4.000 euro urteko eskatzen ditu. Eskaintzak Arakilgo udaletxean aurkeztu beharko dira. Horretarako epea martxoaren 2ko 11:00etan despedituko da. Aprobetxamendua ematerakoan herri larreen egoeraren berri ematen duen argazki erreportajea eginen da, aprobetxamenduaren akaberan egoera berean edo hobean bueltatu dadin. 

Enkante horretatik kanpo gelditu dira Morollu eta Paxapaixketa parajeko larreak, Urritzolako dermioaren iparraldean daudenak.