Txirrindulariak erorikoa izan zuen

Guaixe 2026ko maiatzaren 12a

Erorikoa izan zen tokia. ARTXIBOA

Olio orban batekin irrist egin zuen. 

Urritzolaren mendebaldetik abiatzen da Ekaiko bidea. Aldapa jaitsi eta 90 graduko bihurgunea egiten du bideak. Inguru horretan olio orbana zegoen asfalto gainean. Hori dela eta, handik pasa zen txirrindulari batek erorikoa izan zuen igandean, maiatzak 10, 09:00etan. Erorikoaren ondorioz gizonezkoak ez zuen minik hartu. Baina egoeraren berri eman zuen eta suhiltzaileek zorua garbitzera joan ziren.