Egun bakarreko festak dira Urritzolakoak, eta aurten larunbatean, garagarrilaren 27an, ospatu zituzten. Bezperan guztia prest utzi ondoren, urritzolarrek elkarrekin afaldu zuten. Egun handian gaitarien dianak izan ziren lehenik. Etxajuak eztanda egin ondoren, Galtzagorri txarangaren doinuen txanda izan zen. Bazkariaren ondoren txarangaren doinuek animatu zituzten urritzolarrak. Mahai jolas eta haurrendako jolasek gosetu zituzten arte aritu ziren. Afaldu ondorengo kontzertuarekin despeditu zen ospakizuna.