5 domina beste horrenbeste odolemaileendako

Guaixe 2008ko ots. 27a, 00:00
Bost ziordiar izan ziren domina jaso zutenak. 20 urtetatik odola ematen ari den Maria Gloria Goikoetxea Ballarinek Emaile Handiaren domina jaso zuen 50 emateak gainditu izanagatik. Jesus Ruz Chanfreutek odolemaileen urrezko domina jaso zuen 50 emate egiteagatik. Domekan zilarrezko domina jaso zuten Andres Percaz Mendiak, Fernando Fuste Martinek eta Teodora Arregi Mendiak. Ekitaldian Nafarroako Odolemaleen Elkarteko zuzendaritzako kide den Patxi Ramirez de Alda altsasuarra eta Etxarri Aranazko eta Ziordiko ordezkariak izan ziren. Patxik hitza hartu zuen eta Ziordiko ordezkaritzaren datuak errepasatu eta gero, dei egin zien gazteei odolemaileak egiteko. Dirudienez, Ziordiko odol emaileen adinaren bataz bestekoa nahikoa altua da eta ez dago erreleborik. Odol emaile egiteko elkartearen autobusetik pasatu besterik ez da egin behar, bestela, Nafarroako Ospitalearen ondoan dagoen odol bankura jo dezake interesatuak.