Argindar kableak lurpean sartzen

Guaixe 2008ko mai. 5a, 00:00
Telefonicak herriaren ipar-ekialdean eraiki diren etxebizitzetara zerbitzua eramateko lanak egin behar zituela baliatuz, udalak argindar sarea lurperatzea erabaki zuen. Horrela etxeetako fatxadetan zeuden kableak kendu eta lurpetik eramanen dira. Bestalde, Ziordiko Udalak herrira gasa eramateko hitzarmena sinatu du Gas Navarra enpresarekin. Olaztiko Arkinorruti industrialdera gasa eramanen dutela baliatuz, gas hoditeria Ziordiaraino eramatea hitzartu dute bi aldeek. Udaletik esan dutenez urte bukaerarako herritarren disposiziora egon liteke gasa.