Prefabricados Dinescon enpresa Barasoainera doa

Guaixe 2008ko mai. 8a, 00:00
Etxe eta industri eraikuntzarako hormigoizko material prefabrikatuak ekoizten ditu enpresak eta UGTko Sakanako ordekari Bienvenido Gallegok adierazi digunez 90 bat langilek lan egiten dute han. Orbaibarreko herrian egin ditu enpresak inbertsioak, kokapen hura bere jardunerako "egokiagoa" delakoan. Hala azaldu digu UGTko ordezkariak. Antza denez, jarduera Ziorditik Barasoainera pixkanaka eramanen du eta leku-aldaketa aurten burutuko da. Langileek lantoki berrian aritzeko aukera izanen dute.IritziaSakanako UGTko buru Bienvenido Gallegok adierazi digunez, "lantegia ez da Nafarroatik joaten baina gure eskualderako egurra da, arazoa da". Sindikalista sozialistak "industrialdeen premia" aldarrikatu du, "enpresak kokatu ahal izateko". Gehitu zuenez, "urteak daramatzagu hori eskatzen". Bienvenidok azaldutakoaren arabera, "enpresarekin egindako negoziazioetan langileendako baldintza onenak bilatzen ari gara, aurre-erretiroen aukera eta jarraitu nahi ez dutenendako ahalik eta kalte-ordain handienak lortzeko". UGTko sindikalistak adierazi digunez, "langileen antzinakotasuna, gehienez ere, 10 bat urtekoa da" enpresan. Enpresa batzordea ELAko 4 kidek, UGTko eta CCOOko bina kidek eta LABeko batek osatzen dute.