Dinescon ez da lekualdatuko

Guaixe 2008ko maiatzaren 28a

Azken bilkuran langileen ordezkariek enpresari eskatu zioten Barasoainera lanera joaten zirenei, bidaiagatik, egunero aparteko ordu bat eta 9 euroko saria ordaintzea. Sindikalista batek esan digunez, enpresaren ustez "trasladoengatik hori ordaintzea ez da bideragarria, ezin dugu gure gain hartu". Zuzendaritzako kideek eskaera bere egiten ez zutela esan ondoren lantegia Ziordian gelditu zutela esanez bukatu zen bilera. Guaixe zuzendaritzarekin harremanetan jartzen saiatu da, baina ez du lortu. BilerakEnpresa lantegiko produkzioa Orba ibarreko herrira lekualdatzeko asmoa azaldu eta gutxira, zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko bilerak hasi ziren. Apirila akaberaz geroztik astero bilera bat egin dute Langileek batzarretan adostu dituzte haien eskaerak eta haiek izan dira bilkuretara sindikalistek eraman dituztenak. Dinesconeko enpresa batzordea ELAko 4 kidek, UGTko eta CCOOko bina kidek eta LABeko batek osatzen dute. Azken honek hasieratik enpresa ez ixtea defendatu du, eta ez du langileen plataforma sinatu. Enpresaren azken erabakiaren berri batzarrean jaso zuten langileek. Haien kezken artean dago Ziordiko lantegiaren produkzioa zertan geldituko den, Barasoaingoa martxan izanen baita.