Hirumugan independentzia aldarrikapena eginen dute

Guaixe 2008ko maiatzaren 30a

3 eskualdeetako ezker abertzaleak zabaldutako oharrean diote "egoera nahasian heltzen" dela Hirumuga. Horren adierazle lirateke "ezker abertzalea estatuaren jo mugan egotea" eta "EAJk konponbide faltsua ekarri nahi diola gure herriari". Ezker abertzalearen ustez "Estatutuaren aldaketa bat egin nahi dute PSOEk eta EAJk. Eta bide horretan ezker abertzalea soberan dago". Ezker abertzaletik ziurtatu dute "lanean jarraituko dugu iruzur politiko hori ekiditeko eta herri honi bakea ekarriko dion marko demokratikoa lortu arte".Sakanako ibilaldia 10:00etan abiatuko da Ziordiko gaztetxetik. Ibiltari guztiak mendi gainean bildu ondoren ekitaldia eginen da. Ondoren, guztiek ere Aguraingo bidea hartuko dute, han bazkaria eginen baita 14:30ean. Bazkalostean, ezker abertzaleak deituta manifestazioa eta ekitaldi politikoa izanen dira Agurainen.