Z+Z=Zirko mundiala Ziordin!

Guaixe 2008ko mai. 30a, 00:00
Herriko gazte batzuk azken boladan zirko munduan murgiltzen ari dira eta haien ekimenez sortu zen Zirko mundiala antolatzeko ideia. Gazte horien artean Mikel Perkaz dago eta bere hitzetan "zirkoa egin eta ikustea gauza berritzailea dela" azpimarratu du. Honela, Ziordiko Gazte Asanbladan proposatu, begi onez ikusi eta aurrera egin zuten.Bihar, maiatzaren azken egunean, eta udaberri festaren barruan, Ziordiko herria zirko mundial bihurtuko da. 17.00etan haurrek emanen diote hasiera egun osoko egitarau zabalari. Lizarratik etorriko den Puyk herriko txikiendako eskainitako zirko tailerra emanen du eta zer ikusi eta zer ikasi izanen dute guztiek. Beraz, Gaztetxeko ataria neska mutikoen zirko inprobisatua bihurtuko da.Gala18:30ean gala mundialak segida izanen du Ziordiko Gazteluan. "Gaztetxeko lau paretatik atera eta leku aproposa iruditu zitzaigun Gaztelua eta haren ingurua" dio Mikelek."Leku magiko" horrek Ziordiko lehen zirko gala hartuko du eta bertaratuko diren artistak ez dira nolanahikoak. Burgosetik etorriko den Martitak mustuko du gala eta ikusleen harridura bilatu nahian, oihaletatik bere burua zintzilikatuz alde batera eta bestera ibiliko da akrobaziak egiten. Eszenara sartuko den bigarren emakumea Cecilia izanen da eta argentinar honek trapezioarekin duen abilezia erakutsiko die bertaratuei.Ziordiko hiru mutikok harreman estua dute egun Zilipurdi elkartearekin, haiek ere han aritzen baitira eta, horregatik, Gasteizko talde horren presentzia nabaria izanen da. Eduk hiru kapelekin malabareak egiten dituen bitartean Yull eta Albarok haien gorputzaz baliatuz oreka irudiak egiten saiatuko dira.SakandarrakIbarrean antolatzen den lehen zirko gala denez, Sakanako artisten presentzia ere bermatu nahi izan dute Ziordiko Gazte Asanbladakoek. Horregatik, Iturmendiko Andonirekin harremanetan jarri eta hark atsegin handiz hartu zuen gonbidapena. Iturmendiarraren trebezia bi unetan ikusteko aukera izanen da. Lehenik. Iruñeko beste lagun batekin mazekin arituko da eta, bakarkako lanean, oreka mantentzen saiatuko da, bere ekilibrista lanean.Mikelen hitzetan zirko gala honen helburua ez da soilik ikuskizunaz gozatzea. Egun osoan zehar malabareak eta holakoak izanen dira gaztetxean eta frogatu nahi duen orok aukera hori izango du. "Azken finean denok gara artistak"Zirko gala mundiala behar bezala despeditzeko Gaztetxean eskainiko diren kontzertuen txanda helduko da. Bolando Voys eta Arrebote talde altsasuarraren rumba doinuekin agur esango diote aurtengo zirko galari. Mikel Perkazek haientzat erronka handia izan dela aitortu du baina orokorrean jendea oso animatuta dagoela ikustean baikor daude. "Aurtengoa ongi ateratzen bada helburua beteta"