Iurgi Flores, atzera ere, Olaztin

Guaixe 2008ko eka. 20a, 00:00
Egursport enpresak fitxatu berri duen pilotari ziordiarra Olaztiko pilotalekuan lehiatuko da bihar. Pilota enpresak Sutegi kirol elkartearen eta Olaztiko Udalaren laguntzarekin antolatu du pilota jaialdia. 22:30ean emanen diote hasiera pilota gauari Matute III.ak eta Javi Gomezek. Ondoren, Jaio eta Flores ariko dira aurrez aurre. Egursport enpresaren lau eta erdiko txapelketa izanen dute lehian. Aurten pasa da Iurgi Flores profesional mailara. Maiatzaren 10ean debutatu zuen Olaztin. Orduan berarekin gozatzeko aukerarik eduki ez zutenek, bihar dute aukera.