Ipuinen lapurra Ziordiko igerilekuan

Guaixe 2008ko uzt. 3a, 00:00
Lapurra eraikinez okertu eta oharkabean liburutegiko kutxa gogorra eramanen du. Akabo Pinotxo? Akabo Otsoa? Akabo Txanogorritxo, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua? Ez, Toni la Sal tartean dela ez da halakorik gertatuko. Hala ere, nahiko istorio zoroa bizitzeko aukera izanen da Ziordian, non txotxongiloak eta aktoreak esku hartuta ariko diren. Antzezkizuna taldearen txotxongilo emanaldia gaur 18:00etan izanen da Ziordiko igerilekuan. Emanaldi horrekin liburutegiaren udako ordutegia mustuko da.