Linea elektriko bat beste batekin ixteko baimena jaso du Iberdrolak

Guaixe 2008ko uzt. 16a, 00:00
Oinarrizko aurreproiekturako eta Ingurumen ukipenenen azterlanerako baimena da. Nola nahi ere, baimena zenbait baldintza eta neurri zuzentzaile betetzearen truke emanen da. Batetik, linea berriaren angeluko euskarria mugitu eginen da Arakil ibai-bazterreteko landaretza kaltetzea saihesteko. Bestetik, talka arriskua saihesteko, Arakil ibaia gurutzatzen duen baoa seinaleztatu beharko du eta 30-35 cm-ko hegaztiak babesteko balizak erabiliko dira. Hirugarrenik, euskarriak herri bideen kanpoaldeko ertzetik 3 metro baino gehiagora jarri beharko dira. Eta, azkenik, obra amaitzean, eremua zorrotz garbituko da.Ebazpen horrek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, hilabeteko epean. Administrazio publikoek aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko.