Emakumea, Pikuxarreko erakusketako ardatz

Guaixe 2008ko urr. 30a, 00:00
Margolari ziordiarrak Irurtzunen ikusgai jarri dituen lanetan protagonista emakumea da. Horretaz galdetuta Maiderrek esan digu "emakumeek artearen munduan eragina. Gaur egun fakultatean gehienak emakumeak dira eta artearen historian baztertuak izan gara". Horrekin batera ziordiarrak "emakumearen gorputza" aldarrikatu nahi izan du. Bi aspektu horiek lehen planora ekarri. EgileaMaider Perkaz Urdiain Iruñeko arte eskolan eskultura ikasketak egin zituen. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean arte ederretako 4. ikasturtean dago. Aitortu digunez, unibertsitatean "eskultura nola ematen duten gustatzen ez zaidanez marrazketara aldatu nintzen. Marraztea betidanik gustatu zait eta eskultura lantzeko ere erabili izan dut". Esan digunez diziplina berrian "gustura" dago eta grabatuari ematen ari dio gehien. Pikuxarren ikusgai dauden lanetatik 8 grabatuak dira eta bat olioa. Grabatu gehienak kobrezko xaflekin eginak daude. Beste batzuk, berriz, litografiaren teknikarekin eginak daude. Irurtzunen ikusgai dauden lan asko klaseko ariketak dira. Maiderrek esan digunez "klasean lan onak egiten saiatzen naiz, laborategi berezia behar baita, etxean ez dudana".