Udalak enkantera atera du tabernaren kudeaketa

Guaixe 2008ko aza. 27a, 00:00
Etxaleku tabernaren kudeaketa emateko enkante irekia antolatu du Ziordiko Udalak. Kudeaketa hiru urterako ematea da udalaren asmoa, beste birako luzatu daitekeena. Interesatuek baldintzen plegua Nafarroako Gobernuaren web orriko kontratazio portalean kontsultatu dezakete. Eskaintzak Ziordiko udaletxean aurkeztu beharko dira, abenduaren 15era arteko epea dago horretarako.