Giro ederra gaztetxearen 14. urteurrenean

Guaixe 2008ko abe. 9a, 00:00
Ziordiko Gazte Asanbladak asteburuan ospatu zuen gaztetxearen 14. urteurrena. Ostiralean Boliviari buruzko hitzaldia eman zuen Erdialdeko Amerikako herri hartan udan brigadista egondako sakandar batek. Larunbatean, berriz, urteurren bazkari jendetsua egin zuten ziordiarrek. Bazkaldu ondoren, ederki barre egin zuten bakarrizketen saioarekin. Afaltzeko ogitartekoak hartu ondoren, gaztetxean The Petrix eta Injurias taldeen kontzertuak izan ziren. Ziorditik esan digutenez "giro ona" izan zen ospakizunetan.