Liburutegiak lehiaketa pare bat antolatu ditu

Guaixe 2008ko abe. 15a, 00:00
Eguberriak direla eta bi lehiaketa deitu ditu Ziordiko liburutegiak. Biak ere Olentzeroren ingurukoak. Lehenengoan parte hartu nahi dutenek ipuina idatzi eta liburutegian aurkeztu beharko dute. Gaia librea dela jakinarazi du antolakuntzak. Bestalde, Olentzero gai hartuta marrazki lehiaketa ere izanen da. Bietako batean parte hartu nahi duenak ostegunera arteko epea du haietan parte hartzeko. Bestalde, Ziordiko liburutegitik pasatzen direnek Sukaldaritzari buruzko liburuen erakusketa ikusteko aukera izanen dute. Erakusketa ilbeltzaren 15era arte izanen da ikusgai.