Pailazoak Ziordian bisitan

Guaixe 2008ko abe. 31a, 00:00
Korri eta Xalto pailazoak ilbeltzaren hiruan Ziordiko gimnasioan izanen dira, 18:00etan. Pailazoak Show Berria Prestatzen ikusteko aukera izanen da Ziordian. Biek ere eguraldi ona egiten duenez, pailazoek mendira egun pasa joatea erabaki dute. Beren bila joan behar zuen furgonetari gurpila zulatu zaio eta denbora nolabait bete beharrean aurkituko dira. Show berria prestatzeari ekinen diote publikoaren laguntza zuzenarekin, musika, abestiak, efektuak, dantza eta txoro-kantekin.Ziordiko emanaldia Kultur Zirimola programaren barruan kokatzen da. Kultur programazio hori Sakanako Mankomunitateak eta Bierrik Elkarteak elkarrekin aurrera daramate.