Loli Fuste ETBko saio batean lehiatzen

Guaixe 2009ko urtarrilaren 13a

Araian bizi den Loli Fuste ziordiarra astelehenaz geroztik ETB 2ko El conquistador del fin del mundo saioan lehiatzen ari da. Pumas taldean ari da lehiatzen beste bederatzi kiderekin batera beste hamarreko baten kontra. ETBko abenturazko errealitate-saioaren bosgarren edizioa Argentinako Perito Moreno glaziarrean hasi zen. Ondoren etorriko dira Patagoniako probak, Munduaren Akaberako itsasargian bukatzeko.