Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ziordiko Udalak neguan lanean aritu da igerilekuan ur ihesak atzeman eta haiek konpontzeko. Urak ihes egiten duen tokiren batzuk opatu eta konpondu ditu udalak. Orain berriro ere bete eginen ditu eta ur-ihes gehiago dagoen aztertuko du, besteren bat atzeman ezkero hura ere konpondu eta udako sasoirako igerilekua baldintza egokietan egoteko. Bestalde, Ziordiko Udalaren Nafarroako Gobernuaren tokiko azpiegiturak garatzeko lau urteko planera herriko zoruan konponketa egiteko diru laguntza eskaera egin du. Gasaren azpiegiturak egitearekin batera, Estatuko funtsaren laguntzen bidez argindar, argiteria publiko eta telefono kableak lurperatu nahi ditu. Makina bat zulo jasoko direnez, zoru berria eman nahiko luke udalak.