Udalak aurrekontua onartu du

Guaixe 2009ko uztailaren 2a

Ziordiko Udalak aurtengo aurrekontua onartu du. Aurtengo diru kontuak egiterakoan udalak aparteko baldintza izan du diru-sarreren atalean. Izan ere, krisia dela eta harrobiak udalean utziko dituen sarrerak behera egin du. Guztira 445.000 euro kudeatuko ditu aurten Ziordiko Udalak. Haietatik 30.000 euro basoan lanak egitera bideratuko dira. Beste 70.000 euro sareak lurperatzera bideratuko ditu. Azken lan hori Toki Inbertsioetarako Estatuaren  funtsaren bitartez finantzatuko du.Bestalde, Ziordiko NaBaitik jakinarazi dute udalak bi erabaki hartzeko haien bosgarren zinegotzi batek kargu hartu zuela. Antza, beharrezkoa zen udalean gutxienez 5 zinegotzi egotea erabaki pare hori hartzeko. NaBaitik argitu dutenez, udalak erabaki horiek hartu eta gero zinegotzi berri horrek ez du udal jardueretan parte hartuko, "dagoeneko ez dago udalean".  Ziordiko NaBaitik azaldu digutenez, bi erabaki horietako bat lur truke bat izan da. Udalak abeltzaintza ustiapen bati 1.500 metro karratu eman dizkio eta trukean 4.200 jaso ditu. Beste erabakiak hirigintza plan berriarekin zerikusia zuen.