Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ziordiko Udalak udako ludoteka eskaini du garila eta agorrilerako, 10:30etik 13:30era. Bi hilabete horietan 20 bat haurrek parte hartuko dute ludotekan prestatutako jardueretan. 3 eta 10 urte bitartean dituzte ludotekan aritzen diren haurrek, adinaren arabera banatuta bi talde sortu dira eta Itsasne eta Maitane begiraleak dira haietaz arduratzen direnak. Astelehen, asteazken eta ostiraletan biltzen dira haurrak udaletxean duten txokoan. Ludotekan aritzen direnean, eskulanak, elkar laguntzeko edo ezagutzeko jokoak eta beste egiten dituzte. Lau pareta artean eguraldiak laguntzen ez duenean egoten dira, bestela, kalean, frontoian edo igerilekuan ibiltzen dira. Handienek txirrindulaz ere ibilaldiak egiten dituzte. Goizetan ludoteka eta arratsaldean igeriketa ikastaroak dituzte ziordiar txikiek.