Beroaren kontra, igerilekuak

Guaixe 2009ko uztailaren 30a

Ekainaren 25etik daude zabalik Ziordiko igerilekuak. Olaia, Haizea eta Aurkene ziordiarrak dira haiek kudeatzen dituztenak eta agorrilaren akaberara arte zerbitzua ematea aurreikusia dute. Bitarte horretan ziordiarrez gain, Altsasutik eta Gipuzkoatik etorritako bainulariei egiten diete harrera. Guztiek bainua hartu eta eguzkitan egoteaz gain, aldez aurretik eskatuz gero, bazkaldu edo afaltzeko aukera izaten dute.  Gainera, aldian behin, ludotekako haurrak ere bisitan izaten dira Ziordiko igerilekuan. Txikienek arratsaldeko igeriketa ikastaroetan parte hartzen dute. Bai haurrek bai helduek iazko igerilekuen uraren tenperaturarekin aldea nabaritzen dute. Hori udalak egindako konponketa lanen ondorio dela esan digute igerilekuan. Bestalde, igerilekuan guztia behar bezala doala ziurtatzen dute bi sorosle altsasuarrek. Sarrera                 Egunekoa           Sasoiko txartela                                  Ziordiarrak     KanpokoakHaurrak        2 €             8 €              20 €Helduak        3 €           15 €              30 €