"Hurbildu IKTetar@"

Guaixe 2009ko irailaren 24a

Teknologia berriak lantzeko hastapen-ikastaroa martxan jarri da Ziordian Cederna-Garalurren eskutik. Lakuntzan ere eskainiko dituzte ikastaroak urrian. Ikastaroak doakoak dira eta gehienez 12 lagunek har dezakete parte.  Posta elektronikoa, Windows, internet... teknologia berrietan trebatzeko oinarrizko ikastaroa astelehenean hasi zen Ziordian eta urriaren 2ra arte luzatuko da. Tankera horretako ikastaroa antolatzen den lehenengo urtea izanik arrakasta handia izan du herrian. Hala, izena eman duten batzuk kalean geratu dira. Guztira 24 lagun ari dira parte hartzen, bi taldetan: batzuk 16:30etik 18:00etara eta besteak 18:30etik 21:00etara. Hurrena LakuntzaNafarroako Mendialdean teknologia berriak lantzeko hastapen-ikastaroak eta tailer tematikoak emateko hitzarmena Cederna-Garalurrek eta Nafarroako Gobernuak sinatu zuten. Hitzarmen horri esker eman dira eta emanen dira Sakanan teknologi berrietan murgiltzeko ikastaroak. Lakuntzan, esaterako, bi talde arituko dira; ikastaroak urriaren 19an hasiko dira, eta 31n bukatu. Maiatzean, Altsasun eskaini zuten ikastaroa eta tailer tematikoa. Izen-ematea 012 zerbitzuaren bidez egin zuten urtarrilean. Izen-ematearen arabera antolatu dira ikastaroak Sakanako hiru herrietan.