Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako eta Ziordiko jubilatuen elkarteak elkarrekin mahai joko txapelketak antolatu dituzte. Herri batean eta bestean briskan, tutean, partxisean eta musean jokatzen aritu dira nahi izan duten guztiek, parte hartzeko mugarik ez baitzegoen. Bi asteko lehia eta gero, astelehenean jokatu ziren finalak. Guztietan ere olaztiarrak izan ziren onenak. Sari gisa landare ederrak jaso zituzten. Parte-hartzaileak gustura gelditu direnez eta giro ona sortu denez, bi elkarteek heldu den urterako esperientzia errepikatzea adostu dute. Ziordiko jubilatu elkarteak agorrila aldera ere antolatu zuen beste lehiaketa bat. Orduan ziordiarrendako izan zen soilik. Osasunari buruzko hitzaldiak ere antolatu ditu Ziordiko jubilatuen elkarteak. Haien jardunak eguberrietan etena izanen du, baina gero segida izateko. Udaletxean dagoen tabernak bost bat hilabete zabalik darama. Garai batean jubilatu elkartea zena gaur egun taberna gisa kudeatzen da, hori bai, 17:00etatik 21:00etara jubilatuendako prezio berezia dute.