Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ziordiko Udalak, Sakanako Mankomunitatearekin eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioarekin batera, Nafarroako Gobernuari eskatu dio Eginorako bidea katalogazioa aldatzea. Bide izatetik tokiko errepide izatera pasatzeko eskaera egin du udalak. Horrela, bigarren mailako errepide bihurtuko litzateke, eta autobiatik joan ezin daitekeen trafikoa hartuko luke. AurrekariakN-1 errepidea autobia bihurtu zenean ez zen zerbitzu errepiderik egin Ziordia eta Araba artean. Zerbitzu errepideek autobietatik joan ezin daitezkeen ibilgailuak hartzen dituzte: traktoreak, txirrindulak edota joan etorri motzak egin behar dituzten bizilagunen autoen mugimenduak. Halakorik ez dago Ziordia eta Egino artean. Ziordian, zehatz esanda, Arabako aldean bidea txukunago baitago. Eginora doan dermioko bidea egon badago, baina hori da, bidea. Bi ibilgailu gurutzatzean nahikoa lan izaten dute, hiru metro zabal besterik ez baititu. Bestetik zorua ez dago bere onenean. Izendapen aldaketa lortuz gero bidea zabaldu eta baldintza hobeagotan utziko litzateke bigarren mailako trafikoa hartzeko. TxirrindulariakBeste aukerarik ez dagoenez, txirrindulariek bizitza arriskuan jarri eta Eginorako joan-etorriak egiteko A-1 autobiara ateratzen dira. Joaterakoan 500 metroko ibilbidea da, bueltatzerakoan, ordea, pare bat km. Ziztu bizian doazen auto eta kamioien aldamenean egin behar dute distantzia hori. A-1 autobian dabiltzan poliziek askotan gelditu dituzte ibarreko txirrindulariak (profesional, afizionatu edota zikloturistak) handik ezin dela joan gaztigatuz. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan hainbatetan jaso dute txirrindulari kluben eta txirrindularien kexa. Horregatik, ibarreko erakundea eta federazioak ere bat egin dute udalaren eskaerarekin. 600 metroArabako mugara arte distantzia hori dago gutxi gorabehera.